BERRIKI ARGITARATUTAKO PRODUKTUAK

Txo, Mikmak Txikia

http://www.euskaragida.net/2014/11/txo-mikmak-txikia.html
MUSIKA HAURRAK
Izena: Txo, Mikmak Txikia
Egilea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Argitaletxea: Katxiporreta
Azalpena: 2014 urtean grabatutako CD liburuxka 19 abestiz eta beste hainbeste ipuintxoz osatua dago.
Urtea: 2014
Prezioa: 15€







01.Txanogorritxo eta otso txotxoloa

http://www.euskaragida.net/2014/12/01txanogorritxo-eta-otso-txotxoloa.html
LIBURUAK 5-9 URTE
Izena: 01.Txanogorritxo eta otso txotxoloa
Egilea: Enrich Lluch
Ilustratzailea: Jorge del Corral
Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak
Argitaletxea: Erein
Azalpena: Sail berria. Beste Kontu saila. Irakurle hasi berriak hurrengo pausoa eman dezan, inprenta letra sehez idatzitako liburua.
Urtea: 2014
Prezioa: 6€



Maddi ta euskal piratak

http://www.euskaragida.net/2014/11/maddi-ta-euskal-piratak.html
LIBURUAK 5-9 URTE
Izena: Maddi ta euskal piratak
Egilea: Fernando Morillo Grande
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Argitaletxea: Gaumin
Azalpena: Maddi eta bere aitona Mitxel antzekoak dira: biziak, umoretsuak, jakin-goseak jota eta apur bat ipurterreak. Askoren ustez, erabateko eroak. Asteburuero, txango bat egiten dute familian. Lehenbizikoa, Ziburu eta Donibane Lohitzunera izango da. Han, aitonak euskal piraten abenturak eta gorabeherak kontatuko dizkie Maddi eta Harrieti, anaia txikiari. Kontua da portuko txoko batean galtzean, iraganera egingo dutela hirurek, eta balea ehizatzera doan itsasontzi batean amaituko dute...
Urtea: 2014
Prezioa: 13,50€



Argitxoren alfabetoa

http://www.euskaragida.net/2014/11/argitxoren-alfabetoa.html
05-08 URTE JOKOAK 
Izena: Argitxoren alfabetoa
Egilea: Nerea Arregi (EHI)
Ilustratzailea: Enrike Morente-Iker Torres (EHI)
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: 28 zatiko puzzlea. Zati bakoitzak irudia oinarri duen alfabetoko letra bat du. 27 foam-ezko letra larri. Neurria: 40x70cm.
Urtea: 2014 
Prezioa: 23€

Janariarekin ez da jolasten

http://www.euskaragida.net/2014/12/janariarekin-ez-da-jolasten.html
LIBURUAK 0-4 URTE
Izena: Janariarekin ez da jolasten
Egilea: Batzuen artean
Ilustratzailea: Batzuen artean
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Argitaletxea: Ttarttalo
Azalpena: Sukaldaria edo artista? Artelan dibertigarriak eginez ongi pasatzea da garrantzitsuena! Liburu polit honek osagai guztiak ditu denbora-tarte dibertigarriak igarotzeko.
Urtea: 2014
Prezioa: 7,45€



Sara izeneko gizona

http://www.euskaragida.net/2014/12/sara-izeneko-gizona.html
LIBURUAK 14-16 URTE
Izena: Sara izeneko gizona
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Azalpena: Martin Saldiasi gerra garai batean bizitzea suertatu zitzaion, hain justu ere XIX. mendearen bukaeran, Lehen Karlistaldiaren urteetan. Don Karlosen aldekoekin zegoen bera, Zumalakarregi jeneralaren esanetara, eta aurka zituen liberalak, Espainiako Armadaren tropak, Isabel erreginaren alde jokatutakoak. Soldadu arrunt izan balitz, ez zen agian orrialde hauetan azalduko; baina bera espia zen, Sara ezizenez gordean ibili zena, eta bere jardun arriskutsuak merezi zuen aintzat hartzea. Horregatik Sara izeneko gizona eleberri labur hau.
Urtea: 2014
Prezioa: 9,90

Haur Besoetakoa. Litxarrerien Jauna


http://www.euskaragida.net/2014/12/haur-besoetakoa-litxarrerien-jauna.html

KOMIKIAK
Izena: Haur Besoetakoa. Litxarrerien Jauna
Egilea: Unai Iturriaga
Ilustratzailea: Alex Sanvi
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik. Erreferentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute.
Urtea: 2014
Prezioa: 13€


Lurrean etzanda

http://www.euskaragida.net/2014/12/lurrean-etzanda.html
MUSIKA GAZTEAK ETA HELDUAK 
Izena: Lurrean etzanda
Egilea: Ruper Ordorika
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Nekaezina da Oñatiko koblakaria. 2013ko udazkenean, Azukre Koxkorrak bilduman euskal kantari eta talde historiko zenbaiten bertsio-lan harrigarri bezain mamitsua eskeini zigun, eta, urtebete geroago, bere azken garaiko konposizioak dakarzkigu, olerkiaren indarrean erreparatzeko aukera eskainiko digun disko berezi honen bidez...
Urtea: 2014
Prezioa: 16,70€

Prime-time

http://www.euskaragida.net/2014/12/prime-time.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Prime-time
Egilea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta. Bere buruaz beste egin du? Ala norbaitek akabatu du? Egin apustu. Eguzkia, ala itzala?
Urtea: 2014
Prezioa: 20€

Gaueko Entziklopedia Koxkorra

http://www.euskaragida.net/2014/12/gaueko-entziklopedia-koxkorra.html
MUSIKA HAURRAK
Izena: Gaueko Entziklopedia Koxkorra
Egilea: 2princesesbarbudes
Ilustratzailea: Helena Casas
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena: 2princesesbarbudes taldeak ondutako 13 abesti, gaueko kontuak hizpide dituzten 13 abesti, biltzen ditu Gaueko Entziklopedia Koxkorra lanak. Letrak ere taldeak osatuak dira Xavi Grimau poeta katalanak (Gaua marrazki bat da) eta Maialen Lujanbio bertsolariak (Ondo lo egin) idatzitako biak izan ezik. Helena Casasek ilustratutako albuma da liburu-disko honen formatua. Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzen dituzte.  Enciclopèdia baixeta de la nit katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena da.
Urtea: 2014
Prezioa: 17€







Mundua baloi batean

http://www.euskaragida.net/2014/11/mundua-baloi-batean.html
LIBURUAK 10-13 URTE 
Izena: Mundua baloi batean
Egilea: Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro eta kakanarru deitzen diolako. Baina gol mundial hori sartu nahian, mutikoa atzeraka ibiltzen hasiko da, atzeraka, bai, abiada egokia hartu ahal izateko. Eta, joan, joan, beti joan, atzera, atzera, beti atzera, Nikolasek oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino… Eskerrak hiru lagun –edo kasik lau– bitxi eta berezi ondoan izango dituen! Alabaina, geratuko al zaio indarrik, berak nahi duen bezalako txuta egiteko?...
Urtea: 2014
Prezioa: 12,50€



Neska baten hitza

LIBURUAK 10-13 URTE 
Izena: Neska baten hitza
Egilea: Alfredo Gómez Cerdá
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Azalpena: Inorrez batxilergoko lehen mailako neska bat da, eta institutuko lagun duen Teresaren historia kontatzea erabaki du. Lagunak dauzkan loditasun arazoen berri emango du, eta baita lagun taldean sortuko diren nahaste-borraste sentimentalen berri ere. Egoerak ezusteko ondorioak izan ditzake, lagunek uste baino askoz handiagoak. Inorrez ezizeneko neskak eleberri bat idazten ikasteko ahalegina egingo du eta, gainera, kontakizuneko beste pertsonaien ikuspegia ulertzen saiatu beharko du.
Urtea: 2014
Prezioa: 13,45€



Txoriak kolpeka

http://www.euskaragida.net/2014/12/txoriak-kolpeka.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Txoriak kolpeka
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Azalpena: Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau. Lehenengoak, Andoniren heriotza LSDaren argitan, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak, Pierrek dioena entzuten dut, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak, Lawrence Arabiakoa, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du, eta haren ospe handiaren zergatia. Bernardo Atxagaren prosa estimutan dutenei atsegingarri egingo zaie Txoriak kolpeka honen irakurketa.
Urtea: 2014
Prezioa: 12€

Orube abandonatuak

http://www.euskaragida.net/2014/12/orube-abandonatuak.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Orube abandonatuak
Egilea: Garazi Kamio
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Elkarrekin txirikordatzen diren hiru kontakizun, bakardadearen gordina pairatzen duten hiru pertsonaia, nora joan ez daukatenen hiru deserri. Horra Garazi Kamiok bere lehen eleberri honetan eskaintzen diguna, galtzaile guztiekiko sentiberatasunez eta aldarririk gabeko patetismoz.
Urtea: 2014
Prezioa: 16,85€ 

Historia, arraza, nazioa

http://www.euskaragida.net/2014/12/historia-arraza-nazioa.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Historia, arraza, nazioa
Egilea: Joxe Azurmendi
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen borondate komunean, omen. Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik...
Urtea: 2014
Prezioa: 30€

Elkar Estudioa Sesioak

http://www.euskaragida.net/2014/12/elkar-estudioa-sesioak.html
MUSIKA GAZTEAK ETA HELDUAK 
Izena: Elkar Estudioa Sesioak
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Maiatzan eta urrian Hamaika telebistaren partaidetzarekin Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek, Elkar Estudioko Sesio horietan parte hartu zuten taldeen kalitatearen adierazgarri. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, oraindik ezezagun diren taldeoi ikusgarritasun berezia eskainiz.
Urtea: 2014
Prezioa: 8,30€

Pistolak eta epistolak

http://www.euskaragida.net/2014/12/pistolak-eta-epistolak.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Pistolak eta epistolak
Egilea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Urunia hiriburu fantasiazko bezain errealean kokatu du Joan Mari Irigoienek gazte literaturako eleberri hau, non boterearen gehiegikeriak salatzen dituen, parodiaren eta ziriaren bidez. Batetik, alkate megalomano bezain autoritario bat agertzen da, udaltzainburu eskumakila alboan duela; bestetik, kalean pintatzen duen gazte bohemio bat, bere txakurrarekin bizi dena eta adineko alargun bat lagun duena. Eta tartean, hainbat abentura barregarri eta gogoeta hausnargarri.
Urtea: 2014
Prezioa: 17,50€

Ilunpeen bihotzean

http://www.euskaragida.net/2014/12/ilunpeen-bihotzean.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Ilunpeen bihotzean
Egilea: Joseph Conrad
Itzultzailea: Iñaki Ibañez
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zen liburu gisa. Egileak gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartzen du inspirazioa, Leopoldo erregeak ustiaturiko kolonia hartako krudelkeria salatzeko. Marlow marinelak egindako ibilbidearen kontakizunaren azpian, berriz, giza emozioei buruzko azterketa konplexu bat garatzen da...
Urtea: 2014
Prezioa: 11,50€

Omenez

http://www.euskaragida.net/2014/12/omenez.html
MUSIKA GAZTEAK ETA HELDUAK 
Izena: Omenez
Egilea: Incansables Txaranga
Argitaletxea: Agorila
Urtea: 2014
Prezioa: 12€

Molloy

http://www.euskaragida.net/2014/12/molloy.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Molloy
Egilea: Samuel Beckett
Itzultzailea: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Meettok
Azalpena: Molloy ez dago geldi. Zango zurruna gorabehera bizikletan. Amarenera omen doa, edo bere buruaren bila. Molloy bera aurkitu behar du Moran detektibeak. Moran ikertzen hasi, eta Molloy bihurtzen da.Pertsona beraren bi alderdi?
Urtea: 2014
Prezioa: 18€

Aio Kurrilo!

http://www.euskaragida.net/2014/12/aio-kurrilo.html
MUSIKA GAZTEAK ETA HELDUAK 
Izena: Aio Kurrilo!
Egilea: La Jodedera
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena: Euskarazko karibetar taldea edo Karibeko euskal taldea da La Jodedera. Lau musikarik osatzen dute taldea, horietako bi euskaldunak eta beste bi kubatarrak.Bigarren diskoa kaleratu dute Gaztelupeko Hotsak disketxearekin, Aio Kurrilo!. Bereziki, Kubako doinu herrikoiak hartu eta euren erara moldatzen dituzte, gehienetan Txorromorrok egindako hitzekin. Edonola, musika dantzagarria da taldearen muina.
Urtea: 2014
Prezioa: 10€

Aratz. Begiradaren atzetik

http://www.euskaragida.net/2014/12/aratz-begiradaren-atzetik.html
LIBURUAK 14-16 URTE
Izena: Aratz. Begiradaren atzetik
Egilea: Mikel Rodriguez
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Argitaletxea: Gaumin
Azalpena: Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik.
Urtea: 2014
Prezioa: 16,65€

Iazko hezurrak

http://www.euskaragida.net/2014/12/iazko-hezurrak.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Iazko hezurrak
Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Susa Literatura
Azalpena: Nobelako protagonista Irene Arrias da, Algortan jaioa 1971eko urtarrilean. Kezkaz eta obsesioz bizi da Irene Arrias: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.
Urtea: 2014
Prezioa: 23€

Eutsiko diogu?

http://www.euskaragida.net/2014/12/eutsiko-diogu.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA
Izena: Eutsiko diogu?
Egilea: Fermin Etxegoien
Argitaletxea: Erein
Azalpena: Galdera bakarreko 12 elkarrizketa:
Ander Lipus, Estitxu Eizagirre, Luistxo Fernandez, Mari Añes Gorostiaga, Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Hedoi Etxarte, Maider Unda, Iban Arantzabal, Maia Eder Kurutxet, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, Miren Agur Meabe. Inoiz baino gehiago lortu den garaian (orain) badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez?

Urtea: 2014
Prezioa: 18€
 
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.NET
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa