Aurkezpena

Esku artean duzun euskaragida.net liburuxka Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak argitara ematen duen zazpigarrena da. Gida honek azken urtean zehar, adin guztiei zuzenduta, merkaturatu diren euskarazko kultur eta aisialdiko produktu interesgarrienak jasotzen ditu.

Aisialdia euskaraz gozatzeko aukera aurkezten digun bilduma honetan, era guztietako produktuak aurkituko dituzu: musika, liburuak, filmak, aldizkariak, multimedia edukiak, gurasoei bereziki zuzendutako materiala, denbora pasako jokoak…

Gida barruan produktuak motaren eta adinaren arabera sailkatu dira. Era berean, ahal denean, haien prezioa adierazten da, zehatz-mehatz ez bada, kopuru tarteak adieraziz.  Horrez gain, informazio osagarri gisa, euskarazko hiztegien eta euskara ikasteko materialen berri ere ematen da. Amaieran, berriz, iragarritako produktuon argitaletxe eta ekoizleen zerrendarekin batera, Donostiako saltokien berri ematen da.

Euskara Zerbitzuaren www.euskaragida.net webgunean kontsultatu ahal izango dituzu gida honetan jasotzen diren produktuak, eta, horiez gain, azken urteetan argitaratutako beste hainbat. Ziur naiz biak baliagarri gertatuko zaizkizula.
Goza ezazu bada, material sorta honetaz euskaraz eta euskararekin!


Nerea Txapartegi Madariaga
Kulturako eta Euskarako ordezkaria
Partekatu zure ezagunekin :
 
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.NET
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa